Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

205. zk., 2018ko urriaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5216

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 211/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 211/2018 ahozko judizioa.

Demandatzailea: Limite 24 SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Jonathan Delgado Guerra.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-07-19an. Hona hemen epaitza:

166/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 19a.

Nik, Mónica Basurto Garridok, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 211/2018 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek baitira alderdiak:

Demandatzailea: Limite 24 SL, letraduaren laguntzarik eta prokuradorearen ordezkaritzarik gabe.

Demandatua: Jonatan Delgado Guerra, auzi-ihesean.

EPAITZA

Ezesten dut Limite 24 SLk Jonatan Delgado Guerraren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, alderdi demandatua absolbitzen dut bere aurkako uzi guztietatik. Limite 24 SLri ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsorik aurkeztu beraren aurka, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 455.1 artikuluarekin bat. Urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatu zen lege hori.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jonathan Delgado Guerra demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala