Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2018ko urriaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5187

EDIKTUA, 159/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Merkataritzako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko merkataritza-arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 159/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Condearena SL.

Abokatua: Itxaso Jaureguizar Marina.

Prokuradorea: Maria Boulandier Frade.

Demandatua: Javier Lopez de Arroyabe Marquinez eta Laia Reparacion de Maquinaria Agricola SL.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-04-06an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Condearena SLk Laia Reparación de Maquinaria Agricola SL eta Javier López de Arroyabe Marquínezen aurka jarritako demanda.

Deklaratzen dut Laia Reparación de Maquinaria Agricola SLk eta Javier López de Arroyabe Marquínezek Condearena, SLren aurrean duten erantzukizun solidarioa, 8.693,86 eurokoa, eta, horrenbestez,

Laia Reparación de Maquinaria Agricola SL eta Javier López de Arroyabe Marquínez kondenatzen ditut Condearena SLri 8.693,86 euro gehi interesak ordaintzera. Honako hauek izango dira interesok:

– Merkataritza-sozietate demandatukidearentzat merkataritza-operazioengatiko berandutze-interesak, epai honen zuzenbideko hirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera.

– Administratzaile demandatukidearentzat ohiko berandutze-interesak, epai honen zuzenbideko bosgarren oinarrian xedatutakoaren arabera.

Kostuak demandatuei ezartzen zaizkie.

Javier Lopez de Arroyabe Marquinez eta Laia Reparacion de Maquinaria Agricola SL demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala