Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2018ko urriaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5157

EBAZPENA, 2018ko urriaren 4koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko ideia onenen sariak ematen baitira.

Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko ideia onenen sariak emateko deialdia onesten duen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko maiatzaren 15eko Aginduak ezarritakoari jarraituz, eta behin Epaimahaiak egindako proposamena aztertuta, zortzigarren oinarria aplikatuta, hona hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko ideiarik onenaren saria ematea –egiaztapen-diploma eta 4.000 euro– honako proiektu honi:

Eskatzailea: Eurohelp Consulting S. L.

Proiektuaren izena: Adjudicación de licitaciones públicas.

Balorazioa: 7,57 puntu.

Bigarrena.– Bigarren puntuaziorik onena lortu duen ideiari bigarren saria ematea –egiaztapen-diploma eta 2.000 euro– honako proiektu honi:

Eskatzailea: Enrique Rodal Montero.

Proiektuaren izena: OPE Euskadi.

Balorazioa: 7,28 puntu.

Hirugarrena.– Proiektuetako bakoitzerako Epaimahaiak egindako balioespenak eranskinean argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke sail bereko sailburuaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Seigarrena.– Saritutako pertsonak saria onartu duela berariaz eta idatziz jakinarazi beharko du 3 egun naturaleko epean, emakidaren ebazpena argitaratzen denetik aurrera. Horretarako, saria onartzeko inprimakia izango dute «Nire karpeta» atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 4a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala