203. zk., 2018ko urriaren 22a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
5152
EBAZPENA, 2018ko urriaren 10ekoa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 2/2018 Foru Dekretu Araua, uztailaren 17koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Araua, zenbait loteria eta apustutan lortutako sarien gaineko karga bereziari dagokionez, aldatzen duena.
Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaurko osoko bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 2/2018 Foru Dekretu Araua, uztailaren 17koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Araua, zenbait loteria eta apustutan lortutako sarien gaineko karga bereziari dagokionez, aldatzen duena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2018ko uztailaren 24an argitaratu zena (142 zenbakia).
Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.
Donostia, 2018ko urriaren 10a.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,
EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.