202. zk., 2018ko urriaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5146
IRAGARKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzarena, zeinaren bidez jakinarazten baita B motako joko-operadore batek fidantza bueltatzeko eskatu duela.
Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrak, uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuz onetsiak, 45. artikuluan ezartzen du fidantzak azkentzeko eskaerak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, hartzekodun izan daitezkeen jokalariek edo apustulariek fidantza konfiskatzeko eskatzeko aukera izan dezaten.
Prozedura honetan ez dago jakiterik interesdunak nor diren; horregatik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluaren arabera, argitara ematen da Angela Martinez Gilek jarritako fidantza bueltatzeko egin duen eskaera, zeina 2010eko abenduaren 15ean F201001831 zenbakiarekin erregistratu baitzen B motako joko-operadore moduan, zertarako eta bi hilabeteko epean joko-kreditu bat dutela egiaztatzen duten jokalariek edo apustulariek zor dieten zenbatekoa fidantzaren pentzutan ordain diezaietela eskatzeko, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eskaerarekin batera aurkeztu behar dira kreditua egiaztatzen duen titulua, zenbatekoa, egitateen azalpena eta ordainketa egiteko banku-kontua.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 8a.
Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,
AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.