202. zk., 2018ko urriaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (216 KB - 2 orri.)
- EPUB (201 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5138
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira baldintzak ez betetzearren bidegabeko ordainketa bat –2017ko kanpaina– itzultzeko prozedura hasten duten ebazpenak.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek 15 eguneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezteko, egin beharreko ebazpena egin baino lehen, betiere abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ebazpenak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan daude eskuragarri (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 3a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.