Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2018ko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5130

EBAZPENA, 2018ko urriaren 4koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien berrerabilera onenen sariak ematen baitira.

Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien berrerabilera onenak saritzeko bigarren deialdia onesten duen Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2018ko maiatzaren 15eko Aginduak ezarritakoari jarraikiz, eta Epaimahaiaren proposamena aztertuta, zortzigarren oinarria aplikatuta honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Proiektu honi ematea Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekiak berrerabiltzeko proiekturik onenaren saria, alegia egiaztapen-diploma eta 5.000 euro:

Eskatzaileak: Imanol Montoya Arroniz.

Proiektuaren izena: Atlas de salud, medioambiental y socioeconómico de Euskadi por áreas pequeñas.

Balorazioa: 7,75 puntu.

Bigarrena.– Bigarren puntuaziorik onena lortu duen proiektuari bigarren saria ematea, alegia, egiaztapen-diploma eta 3.000 euro. Hauxe da proiektu hori:

Eskatzailea: Mikel Artetxe Zurutuza.

Proiektuaren izena: Textreference: euskararako testuingurudun hiztegia.

Balorazioa: 7,6 puntu.

Hirugarrena.– Eranskinean argitaratzea Epaimahaiak proiektu bakoitzaren inguruan egindako balioespenak.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete sail berbereko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita.

Seigarrena.– Saritutako pertsonak berariaz eta idatziz jakinarazi beharko du saria onartu egiten duela. Horretarako, hiru egun naturaleko epea izango du, emakidaren ebazpena argitaratzen denetik aurrera. Izapide hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire karpeta» atalaren bidez bete ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 4a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala