Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2018ko urriaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5052

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2018ko irailaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko irailaren 15eko Aginduaren eranskina, unibertsitate master hauen izendapenak aldatzeko: Itsas Ingeniaritzaren ordez, Itsasketa; eta, Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioaren ordez, Nautika eta Itsas Garraioa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

2018ko urriaren 5ean, 193. zenbakiko EHAAn argitaratu zen honako agindu honen huts-zuzenketa bat: Agindua, 2018ko irailaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko irailaren 15eko Aginduaren eranskina, unibertsitate master hauen izendapenak aldatzeko: Itsas Ingeniaritzaren ordez, Itsasketa; eta, Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioaren ordez, Nautika eta Itsas Garraioa.

Berriz ere horrelako hutsak atzeman dira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko irailaren 4ko Agindu horren testuan –2018ko irailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (178. zk.) argitaratu zen–. Horrenbestez, jarraian zuzendu egiten dira:

Gaztelaniazko argitalpenean, laburpenean, laburpenaren 2018/178 (1/2) orrialdean eta aginduaren izenburuan, honela dio:

«ORDEN de 4 de septiembre de 2018, de la Consejera de Educación, de modificación del anexo de la Orden de 15 de septiembre de 2014, de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, en lo relativo a la denominación del título del Máster Universitario en Ingeniería Marina, por el de Máster Universitario en Marina y, del título del Máster en Ingeniería Náutica y Transporte Marítimo Universidad por el Máster en Náutica y Transporte Marítimo»

Baina honela esan behar du:

«ORDEN de 4 de septiembre de 2018, de la Consejera de Educación, de modificación del anexo de la Orden de 15 de septiembre de 2014, de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, en lo relativo a la denominación del título del Máster Universitario en Ingeniería Marina, por el de Máster Universitario en Marina y, del título del Máster Universitario en Ingeniería Náutica y Transporte Marítimo por el de Máster Universitario en Náutica y Transporte Marítimo».


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana