Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2018ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5009

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpen bat iragartzen duena zer egunetan jarriko den Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholetan Giza Baliabideen zuzendariaren 2018ko maiatzaren 30eko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, hasiera ematen zaio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen eguneratze-prozesuari.

Giza Baliabideen zuzendariaren 2018ko maiatzaren 30eko Ebazpenarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, hasiera ematen zaio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aldi baterako zerbitzuetarako lan-poltsen eguneratze-prozesuari), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea Giza Baliabideen zuzendariaren 2018ko maiatzaren 30eko Ebazpena, zeinaren bidez hasiera ematen baitzaio Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren lan-poltsak iragarki-ohol hauetan eguneratzeko prozesuari:

1.– Segurtasuneko Sailburuordetza.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

Trafiko Zuzendaritza.

Ertzaintzaren Zuzendaritza.

Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza.

2.– Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza.

Giza Baliabideen Zuzendaritza.

3.– Ertzain-etxeak.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Jakinaraztea Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpenak ez diola amaierarik ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal diotela Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hirugarrena.– Jakinaraztea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 15 eguneko epearen barruan argitaratuko dela, lehenengo puntuan adierazten diren iragarki-oholetan, lan poltsen behin-behineko zerrendak onartzen dituen ebazpena.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 3a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala