Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2018ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

MADRILGO LAN ARLOKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5005

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 307/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JUDIZIORAKO ETA GALDEKETARAKO ZITAZIO-ZEDULA

Epatzeko agintzen duen organoa: Madrilgo Lan arloko 8 zenbakiko Epaitegia.

Erabakiaren gaia: Fundación Laboral de la Construcción fundazioak sustatutako 307/2018 judizio arrunta, zenbateko bat erreklamatzekoa.

Nori egiten zaion zitazioa: Sogeprovi SL, judizio horretako alderdi demandatu gisa.

Zitazioaren xedea: judizioko eta adiskidetzeko ekitaldietan parte hartzea eta, behar izanez gero, Fundación Laboral de la Construcción fundazioak eskatutako galdeketari erantzutea. Galderak auziko gertakariei eta inguruabarrei buruzkoak eta auzitegiak bidezkotzat jotakoak izango dira.

Non eta zein egunetan azaldu behar den: epaitegi honetako entzunaldi-aretoa (Princesa kalea 3, 3. solairua, Madril), 2018-10-18an, goizeko 10:30ean.

LEGEZKO OHARRAK

1.– Demandatua arrazoirik eman gabe agertzen ez bada ere, judizioak aurrera egingo du, hura auzi-iheslari deklaratu beharrik gabe (Lan Prozedurako Legearen 83.3 artikulua).

Hurrengo jakinarazpenak epaitegiko iragarki-lekuan egingo dira, autoak, epaiak edo epatzeak izan ezik (LPLren 59. artikulua).

2.– Judizioan erabili nahi dituen frogabide guztiekin agertu beharko du (LPLren 82.2 artikulua).

3.– Judizioan abokatuak lagunduta eta kolegiatutako prokuradore edo lan-harremanetako graduatuak ordezkatuta agertu nahi badu, epaitegi honetan idatziz adierazi beharko du, ediktu hau argitaratu eta hurrengo bi egunetan (LPLren 21.2 artikulua.).

4.– Agertzen ez bazara eta ez agertzeko arrazoi nahikorik ematen ez baduzu, kalte egin diezazuketen prozesuko egitateak egiazkotzat jo ditzake auzitegiak (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 304. artikulua, LPLren 91. artikuluarekin lotua), eta 180 eurotik 600 eurora bitarteko isuna ezarri, entzunaldia egin ondoren (PZLb-ren 304. eta 292.4 artikuluak).

5.– Ediktu hau argitaratuz leku ezezagunean dagoen alderdi demandatuari legeak agindu bezala zitazioa egiten zaio.

Judizioa egin arte zitatua Epaitegiko idazkaritzara joan daiteke autoak ikustera.

Madril, 2018ko urriaren 3a.

Justizia Administrazioaren letradua,

MARIA DEL CARMEN MARTÍN GARCÍA.


Azterketa dokumentala