Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

197. zk., 2018ko urriaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5002

EBAZPENA, 2018ko urriaren 5ekoa, HABEko zuzendariarena, zeinaren bidez epea luzatzen baita HABEko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 28ko Ebazpenean adierazitako eskabideak aurkezteko, eta horretarako deialdia egin. Ebazpen horren bidez arautzen dira 2017-2018ko ikasturtean HABEren euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleei diru-laguntzak emateko prozedura eta baldintzak.

HABEko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 28ko Ebazpenaren bitartez, (2018ko irailaren 11ko EHAA) 2017-2018ko ikasturtean HABEren euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleei diru-laguntzak emateko prozedura eta baldintzak arautzen ziren, eta horretarako deialdia egin. Aipatutako deialdiaren 4. artikuluan ezartzen zen eskaeren aurkezpen-epea. Horren arabera, eskaerak aurkezteko epea 2018ko irailaren 12tik urriaren 11ra bitartekoa zen.

Eskaerak aurkezteko sistema informatiko berri bat ezarri denez, eskaeren aurkezpen-epea luzatzea komenigarria da. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.1 artikuluaren arabera, Administrazioak, ofizioz edo interesdunek eskaturik, luza dezake ezarritako epea, aginduren batek kontrakoa adierazten ez badu, komenigarritzat jotzen bada eta hirugarren batzuen eskubideei kalterik egiten ez bazaie. Epearen erdikoa izan daiteke luzapena, gehienez ere.

Hori guztia dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eskabideen aurkezpen-epea luzatzea. 2018ko urriaren 19a arte aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

Bigarrena.– Ebazpen honek argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak.

Donostia, 2018ko urriaren 5a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala