Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2018ko urriaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4978

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Pasaiako Udalak Pasaiako udalerrian (Gipuzkoa) Donibane hirigune historikotik datozen hiri-hondakin urak lurretik itsasora isurtzeko eskatutako baimenaren espedientea.

Espedientearen kodea: VTM-G-2018-0001.

Eskatzailea: Pasaiako Udala.

Jarduera: Donibaneko Hirigunea.

Jardueraren kokapena: Donibaneko Kasko Historikoa – 20110 Pasaia.

Ingurune hartzailea: Pasaiako Badia.

Isurketa Gunea. UTM koordenatuak: X = 587.414, Y= 4.797.869.

Isurketa-mota eta bolumena: hiri-hondakin urak (B: 96.360 m3/urteko).

Hori guztia jendaurrean egongo da ondoz ondoko hogei (20) egun naturalez, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA). Aldi horretan, bada, isurketa horrek kalte egingo diela uste dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte Uraren Euskal Agentzian, Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan, Donostian (Intxaurrondo kalea 70 - 1. solairua). Izan ere, han egongo da espedientea eskuragarri, nahi duenak azter dezan.

Donostia, 2018ko irailaren 6a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala