Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2018ko urriaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4977

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legean ezarritakoa haustearren zenbait zehapen-espedienteri hasiera emateko Joko eta Ikuskizunen zuzendariak emandako ebazpenak.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunei adierazten zaie 10 egun balioduneko epea dutela alegazioak aurkezteko, eta, hala badagokio, prozeduran erabili asmo dituzten frogabideak proposatzeko.

Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dituzte honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

Hasiera emateko ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez bada epe horretan, hasiera bera ebazpen-proposamentzat hartuko da, 39/2015 Legearen 64.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 3a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala