Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2018ko urriaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4974

IRAGARKIA, «Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako langileriari zuzendutako euskara-ikastaroak» kontratatzeko den esparru-akordioa formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: G18-232).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Organoa: HABE.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: HABEren Kudeaketa zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: G18-232.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: HEOC - Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumaren araberako euskara-ikastaroak ematea Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako langileek osatutako taldeei.

c) Sortak: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako aurrekontua: 750.000,00 euro, BEZa salbuetsia.

5.– Esleipena.

a) Esleipen ebazpenaren data: 2018ko uztailaren 5a.

b) Formalizatzeko eguna: 2018ko abuztuaren 3a.

c) Kontratista: Hegoalde Kultur Elkartea, Ulibarri Euskaltegia Koop. Elk., Urrats Euskaltegia Kooperatiba Elkartea, Ilaz Konstituzioko Ikastetxea Koop. Elk., Gabriel Aresti, Txinta Kooperatiba Elkartea, Bilbo Zaharra, Koop. Elk., Orixe Euskaltegia SAL, Udaberria Kultur Elkartea, Ardatz Kultur Elkartea, Juan Mateo Zabala Euskaltegia SL, Euskaraz Koop. Elk., Labayru Fundazioa, Euskara Abe, Hitzez Euskaltegia E.M., Euskal Irakaslegoa- Deustuko Unibertsitatea.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 750.000,00 euro, BEZa salbuetsia.

Donostia, 2018ko urriaren 2a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala