Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2018ko urriaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4971

EDIKTUA, 186/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 186/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Miguel Francisco Diego Garcia.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Yadira Valencia Restrepo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-09-19an. Hona hemen epaitza:

203/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 19a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratu naizen aldetik, ikusi ditut 186/18 hitzezko judizioaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Miguel Francisco Diego Garcia, abokatuaren laguntzarik gabe eta prokuradorearen ordezkaritzarik gabe.

Demandatua: Yadira Valencia Restrepo, auzi-ihesean dena.

Erruduntzagatik sortutako diru-zenbateko bat eskatzeari buruzkoa da auzia.

EPAITZA

Ezetsi egiten dut Miguel Francisco Diego Garciak Yadira Valencia Restreporen aurka aurkeztutako demanda. Hori dela eta, Yadira Valencia Restrepo absolbitu egiten dut bere kontra egindako eskaeretatik.

Alderdi demandatzaileari ezartzen zaizkio sortu diren kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi ebazpena irmoa dela; beraz, ezin da apelazio-errekurtsoa jarri beraren aurka, PZLren 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatu zen lege hori.

Yadira Valencia Restrepo demandatua gaur egun non bizi den jakiterik ez dagoenez, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, aipatutako ebazpenen berri emateko.

Ebazpen horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala