Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2018ko urriaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4963

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 67/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 67/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Trapagarango Aurrera III. Fasea industrialdeko jabekide-erkidegoa.

Abokatua: Eva Santos Chaurri.

Prokuradorea: Rakel Regidor Llamosas.

Demandatua: Fai&L SL.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-05-07an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Funtsean baiesten da auzi-jartzaileak Fai&L SLren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez:

1.– Fai&L SL kondenatzen dut 1.315,96 euro eta legezko interesak ordaintzera.

2.– Fai&L SL kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Fai&L, S.L. demandatuak egun egoitza non duen ez dakigunez, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko ekainaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala