196. zk., 2018ko urriaren 10a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4960
AGINDUA, 2018ko urriaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, Urnietako «Presentación de María» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren (Gipuzkoa) izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.
Urnietako «Presentación de María» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatzeko ikastetxearen erakunde titularraren legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duen erakundeak horri buruzko txostena eman du.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Presentación de María» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Magale Presentación de María» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatua izango du izena. Ikastetxe horren titularra «Fundación María Rivier» erakundea da, Gipuzkoan dago, Urnietako udalerriko San Juan kaleko 1. zenbakian, eta 20005269 kode-zenbakia du.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 2a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.