Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2018ko urriaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4957

EBAZPENA, 2018ko irailaren 18koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bitartez, 2018ko ekitaldirako landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdia egiten da, «Landa Eremuen Definizio Teknikoa» azterlaneko G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuei dagokienez.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduaren bidez, 2018ko ekitaldirako landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzen deialdia egin zen, «Landa Eremuen Definizio Teknikoa» azterlaneko G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuei dagokienez.

Behin esleituta eta ebazpenak esleipendunei jakinarazita, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atalean xedatutakoarekin bat etorrita (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honi erantsi zaio). Agindu horren bidez, 2018ko ekitaldirako landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako, «Landa Eremuen Definizio Teknikoa» azterlaneko G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuei dagokienez, laguntzen deialdia egiten da.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 18a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala