Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2018ko urriaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
4947

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Euskotrenerako ibilgailu elektrikoen renting-a kontratatzeko lizitazio publikoaren adjudikazioa.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Txosten-zenbakia: P10026353.

b) Xedearen deskribapena: ibilgailu elektrikoen renting-a.

c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.

d) Burutzapen epea: 4 urte.

e) Loteak: bai, 3.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Lehiaketa honen lizitazio gehiengo aurrekontua: laurehun eta hirurogeita zazpi mila (467.000,00) euro, BEZa kanpo.

a) I. lotea: hamaika (11) turismo ibilgailu elektriko, 380.000,00 euro (BEZa kanpo).

b) II. lotea: bi (2) ibilgailu elektriko (furgonetak), Lebarioko eta Atxuriko lan-egoitzetarako, 58.000,00 euro (BEZa kanpo).

c) III. lotea: Ibilgailu elektriko bat (1) furgoneta atoia eramateko bolarekin, Gasteizko lan-egoitzarako, 29.000,00 euro (BEZa kanpo).

5.– Bermeak: baldintza-agirien arabera.

6.– Esleipena.

a) 1. lotea: Arval Service Lease SA (4 urterako), 284.824,32 euro, BEZa kanpo.

b) 2. lotea: Cronorent SL (4 urterako), 54.731,52 euro, BEZa kanpo.

c) 3. lotea: eman gabe geratzen da; izan ere, aurkeztutako eskaintza batek ere ez du betetzen baldintza-agirietan zehazten diren kaudimen teknikoen baldintzekin.

Lote bakoitzeko, eskainitako prezio unitario/hilean esleitzen dira. Bakarrik benetan fakturatutako horniketak egingo dira, ezarritako prezio bakarrekoen arabera.

Lote bakoitzerako, esleitutako zenbateko guztiaren % 20aren zabaltze posiblea aurreikusten da, aurrerago sor litezkeen behar batzuek parkea handitzea eragin dezakete eta, eta behar horiek alokairu-mota horren bidez erantzuteak beharrezkoa egiten duen zerbitzu-areagotze batek eragin ditzake.

7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren adjudikazioa lortzen duten enpresek ordainduko dituzte, bakoitzak dagokion zatian.

Bilbao, 2018ko urriaren 3a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA JAUNA.


Azterketa dokumentala