Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2018ko urriaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4946

EDIKTUA, 2018ko urriaren 1ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak emandako 6509 zehapen-ebazpena (kodea: 6509).

Ezinezkoa izan da prozedurak jakinaraztea, eta, hortaz, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan.

Horrez gain, jakinarazten da adierazten den ebazpenaren testu osoa interesdunen eskura dagoela Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Zehatutako enpresari ohartarazten zaio gora jotzeko errekurtsoa jartzeko eskubidea duela. Errekurtso hori jar diezaioke Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Halako errekurtsorik ez badu aurkezten era eta epe egokian, zehapena ordaindu beharko du Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, beherago zehaztutako datuak adieraziz, interneteko helbide honetan:

Interneteko helbidea: www.euskadi.net/nireordainketa:

Espedientearen bilketa proz. kodea: 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

Erreferentzia: 2009006500255.

Identifikazioa: 011218.

Zenbatekoa: 8.196 euro.

Ordaintzeko azken eguna: 2018-12-01.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 1a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala