Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2018ko urriaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4942

EDIKTUA, eskubide errealei buruzko 289/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 289/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Jose Luis Balentziaga Muñoz eta Maria Mercedes Ibarlucea Arrieta.

Abokatuak: Ricardo Amutio Aberasturi.

Prokuradorea: Carlos Muniategui Landa.

Demandatuak: Pastora-Josefa Madina Corta, Maria Ibarlucea Larruscain, Andresa Ibarlucea Larruscain, Angela Ibarlucea Larruscain eta Jesusa Madina Corta.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-07-04an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Ezetsi egiten dut Muniategui Landa epaitegietako prokuradoreak Maria Mercedes Ibarlucea Arrietaren eta José Luis Balentziaga Muñozen izenean eta haiek ordezkatuz aurkeztutako demanda. Horregatik, deklaratzen dut ez dela deklaratu behar demandatzaileek preskripzioz eskuratu dituztenik beren irabazizko ondasunen sozietaterako etxebizitzaren eta ganbararen gainean demandatuen izenean agertzen diren partaidetza zatiezinak, demandaren gai direnak; ez da deklaratu behar, halaber, demandan eskatzen den beste ezer. Beraz, Demandatuak absolbitzen ditut beren kontra egiten diren eskarietatik.

Prozesuan sortutako kostuak demandatzaileei ezartzen zaizkie.

Epai honen aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honetan, probintzia-auzitegirako, bera jakinarazi eta hurrengo 20 eguneko epean, eragotzi gabe prozesu-legeetan errekurtsoak aurkezteko eskatutako gordailuak jarri beharra.

Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honek prozesuan testigantza utziko du, eta jatorrizkoa epaien liburura eramango da.

Pastora-Josefa Madina Corta, Maria Ibarlucea Larruscain, Andresa Ibarlucea Larruscain, Angela Ibarlucea Larruscain eta Jesusa Madina Corta demandatuen helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bat argitaratuz jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2018ko irailaren 20a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala