Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2018ko urriaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4940

EBAZPENA, 2018ko irailaren 26koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, zeinaren bidez esleitzen baitira Euskara Ingurune Digitalean deialdiari dagozkion 2018ko diru-laguntzak.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2018ko martxoaren 28an emandako Aginduan Ingurune Digitalean euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzei buruz finkatutakoari jarraituz (2018ko apirilaren 24ko EHAA, 78. zenbakia), eta, aldi berean, balorazio-batzordeak eginiko proposamenak gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzak bete eta, aldi berean, 70 puntu edo gehiago lortu dituzten egitasmoak diruz laguntzea (I. eranskina).

2. artikulua.– Goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzak bete arren, 70 puntu baino gutxiago lortu duten egitasmoak diru-laguntzarik gabe uztea (II. eranskina).

3. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

4. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea herritar orok jakin dezan.

5. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat emandako ebazpenarekin ados ez bada eta gora jo nahi badu, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari aurrean, ebpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 26a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala