Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2018ko urriaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4918

758/2018 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez argitaratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2018ko otsailaren 8ko 65/2018 epaiaren betearazpena, administrari laguntzaileen lanpostu bati dagokiona (2011ko LEP).

EAEko Auzitegi Nagusiaren 2018ko otsailaren 8ko 65/2018 epai judiziala ikusi da, eta agindu judizialari dagokion administrazio-espedientea aztertu da, honako hauetan oinarrituta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– EAEko Auzitegi Nagusiaren 2018ko otsailaren 8ko erabaki judizialaren ondorioz, jarduketak egin behar dira 2011ko Enplegu Publikoko Eskaintzan, administrari laguntzaileen kategoriako langileak hautatzeko prozesuan.

Bigarrena.– Administrari laguntzaileen hautaketa-prozesuan aurretik burututako jarduketak ikusita, Araceli Aguinaga de la Riva andrearen egoerari dagokionez, epaia betearazteko izapideekin jarraitu behar da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Osakidetzako zuzendari nagusiari dagokio epaia exekutatzea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ematen dizkioten eskumenen arabera.

Bigarrena.– Administrazioarekiko auziez arduratzen diren epaitegi eta auzitegiek beren epaiak betearazteko eskumena dute; prozesuko alderdiek, berriz, epai eta ebazpen horiek bertan adierazten den moduan bete behar dituzte, horixe xedatzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 103.2 artikuluetan.

EAEko Auzitegi Nagusiaren 2018ko otsailaren 8ko epai judizialaren ondorioz, eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren oinarri orokorren araberako beharrezko izapideak eginik, egokia da Araceli Aguinaga de la Riva andreari 133,1667ko puntuazio globala ematea. Ondorioz, lanpostua izateko eskubidea du.

Ondorioz, egokia da Araceli Aguinaga de la Riva andreari lanpostu bat esleitzea Bilbo-Basurtu ESIn (Txurdinagako OZ, goizeko txanda), txanda askean, administrari laguntzaileen kategorian.

Hirugarrena.– Prozedura izapidetzean egin diren gainerako administrazio-egintzak, hain zuzen ere, orain aldatutakoekin zerikusirik ez dutenak, bere horretan utziko dira, gauzatu ziren moduan (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozesura Erkidearena, 51. artikulua).

Laugarrena.– Prozedura hau izapidetzerakoan interesdunei entzunaldia eman zaie, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 82. artikuluan ezarritakoa betez.

Araceli Aguinaga de la Riva andreak alegazio-idazkia aurkeztu zuen, eta Giza Baliabideetako Zuzendaritzak aztertu egin du idazki hori.

Horregatik guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea bete dadin Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2018ko otsailaren 8ko epai judiziala, Araceli Aguinaga de la Riva andreari buruzkoa, 2011ko Enplegu Publikoko Eskaintzaren testuinguruan.

Bigarrena.– Epaitza judiziala honako jarduketa hauen bitartez gauzatzea:

1.– Araceli Aguinaga de la Riva andreari 133,1667ko puntuazio globala aitortzea hautaketa-prozesuan (administrari laguntzaileen kategoria).

2.– Txanda askeko lanpostu bat esleitzea Bilbo-Basurtu ESIn (Txurdinagako OZ, goizeko txanda), administrari laguntzaileen kategorian, Araceli Aguinaga de la Riva andreari, Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 15eko 1282/2011 Ebazpenaren bidez onartutako deialdiaren oinarri orokorretan ezarritako prozeduraren arabera.

3.– Estatutupeko langile finkoaren izendapena egitea administrari laguntzaileen kategorian Araceli Aguinaga de la Riva andrearen alde, eta adieraztea hilabeteko epea izango duela esleitutako lanpostuaren jabe egiteko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendaritza nagusiaren egoitzan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan xedatutakoaren eraginetik at geratzen diren gainerako egintza eta izapideek bere hartan jarrai dezatela agintzea.

Laugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea, eta Administrazioarekiko Auzien Vitoria-Gasteizko 2. Epaitegiari jakinaraztea.

Bosgarrena.– Epaia betetzeko izapideetan sor daitezkeen gorabeherak aztertzea eta ebaztea epaitegi horri dagokio, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 24a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


Azterketa dokumentala