Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2018ko urriaren 8a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4902

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 251/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da diru-zenbateko bat erreklamatzeko 251/2017 hitzezko judizioaren prozedura, H CIA. S Sdad. Anma de S y R entitateak eskatuta, Iñaki Loizate Gorrichateguiren aurka. Bada, judizio horretan epaia eman da, eta hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut H, Cia. S, Sdad. Anma de S y R entitatearen legezko ordezkaritzak aurkeztutako demanda, diru-zenbateko bat erreklamatzeko Iñaki Loizate Gorrichateguiren aurka aurkeztua. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut demandatzaileari mila hirurehun eta hirurogeita hemezortzi euro eta berrogeita zazpi zentimo (1.378,47) ordaintzera, gehi legezko interesak eta prozesuko kostuak.

Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikuluaren arabera, ebazpen hau irmoa da, hitzezko judizioan emandako epaia delako eta zenbatekoa 3.000 eurotik beherakoa delako. Ondorioz, epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epai honen lekukotza egin beharko da autoei eransteko.

Iñaki Loizate Gorrichategui demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eta Iñaki Loizate Gorrichategui demandatuari, legez jarritako moduan jakinarazteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko irailaren hemezortzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala