Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2018ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4846

EBAZPENA, 2018ko irailaren 26koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak ematen baitira, 2018rako, garapenerako lankidetzaren arloan.

Martxoaren 21eko 6/2017 Dekretuak (EHAA, martxoaren 24koa) arautzen ditu garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2018ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez (EHAA, ekainaren 6koa) iragarri ziren profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beka, 2018rako, garapenerako lankidetzaren arloan.

Aipatutako ebazpenaren 5. artikuluak horretarako izendatu duen balorazio-batzordeak laguntzak emateko egin duen proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2018ko maiatzaren 28ko Ebazpenaren bidez iragarritako laguntzak esleitzea ebazpenaren I. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean aipatutako zenbatekoan eta baldintzetan.

Bigarrena.– Baztertzea II. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiak direla-eta.

Hirugarrena.– Lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko beka horiek 2018ko azaroaren 5ean hasiko dira.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzietako bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 26a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala