Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2018ko urriaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4843

AGINDUA, 2018ko irailaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena.

Azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak (urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatutakoa) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.

Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenaren erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.

Ordezkaritza-organo goreneko kideen azken hautespena 2016-2017ko ikasturteko lehen hiruhilekoan egin zen eta, beraz, 2018-2019ko ikasturteko lehen hiruhilekoan egin behar da berrikuntza.

Hezkuntzako sailburuari dagokio dagokion hauteskunde-prozesua egiteko epea zabalik dagoela aldarrikatzea.

Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honakoa

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– 1.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan, Lanbide Heziketako ikastetxe integratuetan izan ezik, ordezkaritza-organo gorenetako kide batzuk, egokitzen direnak, aukeratzeko hauteskunde-epea zabalik dagoela adieraztea.

2.– Hauteskunde-prozesua egingo da azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak (urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatutakoa) xedatutako moduan; haren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen da.

2. artikulua.– Hauteskundeak 2018ko azaroaren 14a eta 16a bitartean egingo dira ikastetxe guztietan, eta ikastetxeko ordezkaritza-organo gorena berriak 2018ko abenduaren 14a baino lehen egon beharko du osatuta. Behin ikastetxeko ordezkaritza-organo gorena eratutakoan, organo horrek pertsona bat izendatuko du gizonen eta emakumeen artean benetako berdintasun eraginkorra sustatzeko hezkuntza-neurriak bultza ditzan.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epearen barruan. Kasu bietan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da kontatzen epea.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala