Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2018ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4831

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan izapidetzen ari den 600/2018 prozedura arruntean interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

Miguel Barreiro Rodríguez jaunak 600/2018 prozedura arrunta jarri zuen honako hauen aurka: batetik, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak emandako 2017ko irailaren 20ko Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ebatzi baitzuen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2015eko martxoaren 6ko ebazpenak (2015eko martxoaren 17ko EHAA, 52. zk.) iragarritako Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozeduratik baztertzea. Bestetik, 2018ko apirilaren 27ko ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi egiten baita aurreko ebazpenaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Eta, azkenik, zeharbidez, 315/1994 Dekretuaren eranskinean agertzen diren medikuntzako bazterketen taularen 38. puntuko M apartatuan (hainbat patologia) agertzen denaren aurka. Dekretu horrek Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza- araudia onartu zuen.

Espediente-zenbakia: PCA 331/2018-IX.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2018ko irailaren 27a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala