Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2018ko urriaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4820

EDIKTUA, salerosketari buruzko 201/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Caballero Bellido-k, Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Organo judizial honetan, 201/2018 zenbakiko hitzezko judizioa izapidetzen ari da.

Alderdi demandatzailea: Representaciones Cárnicas Emicar, S.L.

Alderdi demandatua: Luis Angel Maza Arnaiz.

Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da: 209/2018 epaia, 2018ko uztailaren 12koa.

Prozedura Zibilaren Legearen 156.4 eta 164. artikuluen arabera, jakinarazpentzat balio dezan, ediktu hau egin eta sinatzen dut. Epaitegi honetako iragarki-taulan jarriko da, eta EHAAn argitaratuko.

Jakinarazten den ebazpena eskura dute interesdunek epaitegi honetan.

Ediktuek bete egiten dituzte Justizia Administrazioan datu pertsonalak babesteko irizpideak, zeinak hemen ezarrita baitaude: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236 bis artikulua eta hurrengoak, ediktuak egunkari eta aldizkari ofizialetan argitaratzearekin eta datuak babestearekin lotuta.

Bilbao, 2018ko irailaren 6a.

Justizia Administrazioaren letradua,

MARÍA CABALLERO BELLIDO.


Azterketa dokumentala