Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2018ko urriaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4778

IRAGARKIA, Osasun sailburuordearen 2018ko abuztuaren 3ko ebazpena jakinarazteko dena; ebazpen horren bidez, B-11/2018-T zehapen-espedientean aurkeztutako gorako errekurtsoa ebazten da.

2018ko abuztuaren 3an, Osasun sailburuordeak ebazpena eman zuen interesdunak aurkeztutako gorako errekurtsoa ezesteko, 601 euroko isuna ezarri zion ebazpenaren kontra.

Miguel Angel Ferreras Fernandez jaunari –NAN: 78920083-E– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honen kontra, administrazio-bidea bukatzen baitu, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzietarako epaitegien artean dagokion hartan. Horretarako bi hilabeteko epea izango da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Halaber, egokia irizten den beste edozein errekurtso aurkez daiteke. Espedientea ikusi ahal izango da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa honako epean egin beharko duela: ebazpenaren jakinarazpena hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, jakinarazpen-datatik hurrengo hilabeteko 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren jakinarazpena hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, jakinarazpen-datatik hurrengo hilabeteko 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan).

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean behatze bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2018ko irailaren 24a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala