Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2018ko urriaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4752

AGINDUA, 2018ko irailaren 24koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan diren lanpostu hutsak betetzeko lehiaketa ebatziz, jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistratzaileak izendatzeko dena.

Ikusi da jabetzako, merkataritzako eta ondasun higigarrietako erregistroetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak bideratu duen espedientea. Lanpostu huts horiek 2018ko uztailaren 3ko Ebazpenaren bidez deitutako lehiaketan sartu ziren (2018ko uztailaren 10eko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Horrenbestez, Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak zehazten dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hau izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko jabetza-erregistroetako lanpostua betetzeko:

María del Carmen Prieto Bedoya andrea, Donostiako 4 zenbakiko Jabetzaren Erregistrorako.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 24a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala