Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2018ko irailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4707

EBAZPENA, 2018ko irailaren 20koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2018ko martxoaren 20ko Ebazpenak literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak emateko modua arautu zuen.

Ebazpen horren 10. eta 11. artikuluek ezarri zuten, alde batetik, Balorazio Batzordearen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela, eta bestetik, Balorazio Batzordearen zeregina izango dela aurkeztutako eskaerak ebaluatzea eta ebazpen proposamena egitea Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

– Lehendakaria: Garbiñe Iztueta Goizueta, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria.

– Bokalak:

a) Josu Zabaleta Kortaberria jauna, edo haren ordezkoa.

b) Mari Jose Olaziregi Alustiza andrea, edo haren ordezkoa.

c) Iñigo Roque Eguzkitza jauna, edo haren ordezkoa.

– Idazkaria: Kizkitza Galartza Arregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko beste teknikari bat.

Bigarrena.– Agindua ematea honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, jendaurrean jar dadin.

Donostia, 2018ko irailaren 20a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala