Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2018ko irailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4706

AGINDUA, 2018ko irailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Santurtziko «San Jose de Calasanz» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari (Bizkaia) bi ikastetxetan banatzeko.

Santurtziko «San Jose de Calasanz» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren titularra den «Calasanz Santurtzi, SL» erakundearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxea bitan banatzeko baimena eskatzen duen: ikastetxe batean Lanbide Heziketako irakaskuntzak baino ez emateko eta, bestean, ikastetxeak baimenduta dituen gainerako irakaskuntzak emateko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuei araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); 2017ko martxoaren 14ko Agindua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, eta Hezkuntzako sailburuarena. Haren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoan ikastetxe baten eraldatze, fusio edo banatze batetik datozen titulartasun pribatuko lanbide-heziketako ikastetxe bateratuak baimentzeko prozedura ezarri da, baita baimen hori aldatzekoa eta iraungitzekoa ere (apirilaren 5eko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 1.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 48007405.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «San José de Calasanz».

Titularra: Calasanz Santurtzi, SL.

Helbidea: Cuesta del Hospital behea, 11.

Udalerria: Santurtzi.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloko 3 unitate kentzea.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloko 3 unitate kentzea.

– Lehen Hezkuntzako 6 unitate kentzea.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4 unitate kentzea.

– Batxilergoko 4 unitate kentzea.

– Hezkuntza Bereziko 2 gela ireki kentzea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta Kudeaketa:

○ «Administrazio-kudeaketa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta Marketina:

○ «Merkataritza-jarduerak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Marketina eta publizitatea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Garraioa eta logistika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta Komunikazioak:

○ «Sareko informatika-sistemen administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Plataforma anitzeko aplikazioen garatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Osasungintza:

○ «Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Farmazia eta parafarmazia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Anatomia patologikoa eta zitodiagnosia» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Osasun-dokumentazioa eta administrazioa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Diagnosi-irudia eta medikuntza nuklearra» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Laborategi kliniko eta biomedikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte- eta kultura-zerbitzuak:

○ «Etxeko jarduerak eta eraikin garbiketa» oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Menpekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Haur hezkuntza» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Gizarteratzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2.– Ikastetxearen izen generikoa «Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua» izango da hemendik aurrera.

3.– Ikastetxearen izen espezifikoa «Calasanz Lanbide Ikastegia» izango da hemendik aurrera.

2. artikulua.– Aurreko artikuluan aipatutako ikastetxetik bereizteagatik, jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren funtzionamendua baimentzen da:

Kode zenbakia: 48019596.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Calasanz Santurtzi».

Titularra: Calasanz Santurtzi, SL.

Helbidea: Cuesta del Hospital behea, 11.

Udalerria: Santurtzi.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, honelako edukierakoak:

● unitate 1, urtebetetik beherako ikasleentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

● unitate 1, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

● unitate 1, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate, 120 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 2 gela ireki.

3. artikulua.– Ikastetxeek indarrean dauden legeak bete beharko dituzte, agindu honen bidez baimentzen zaizkien heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

4. artikulua.– Ikastetxeek Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko dute, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

5. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta daude ikastetxeak, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek 2018-2019 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak eman behar izatea.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 10a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala