Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

187. zk., 2018ko irailaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ELDUAINGO UDALA
4705

IRAGARKIA, Elduaingo Udalaren 2018ko Enplegu Publikorako Eskaintza onartzeari buruzkoa.

Alkatetzak 2018ko abuztuaren 3an honako erabaki hau hartu zuen.

Lehenengoa.– 2018ko Enplegu Publikorako Eskaintza onartzea, akordio honekin batera eranskin gisa doan dokumentuan azaltzen den plazak jasotzen dituena.

Bigarrena.– 2018ko Enplegu Publikorako Eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.– Plaza betetzeko hautaketa prozesua arautuko duten Oinarriak prestatzeko izapideei hasiera ematea.

Eta honen berri ematen da dagozkion ondorioetarako.

Administrazio-bidea amaitzen duen egintza honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazio Auzitarako Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auziak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoak, uztailaren 1eko 6/1985 Botere Judiziala arautzen duen Lege Organikoa aldatzen duenak, emandako idazketaren ondorioz; eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114.c) artikuluarekin bat etorriz.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoari hilabeteko epean, jakinarazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, aurretik adierazitako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikulu eta kidekoetan ezarritakoarekin bat etorriz, eta norberaren eskubideak babesteko egoki irizten diren egintza edo errekurtsoak aurkezteari kalterik egin gabe.

Elduain, 2018ko irailaren 20a.

Alkatea,

JOSE ANGEL URKIZU ODRIOZOLA


Azterketa dokumentala