Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2018ko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4621

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 401/2018 berehalako judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasun jaunak, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 401/2018 judizioan, epaia eman du, 2018-07-11n, Pablo García Abad epaitegi honetako epaileak.

«72/2018 EPAIA

Irun (Gipuzkoa), 2018ko uztailaren hamaika.

Nik, Pablo Garcia Abadek, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, ikusi ditut delitu arinen gaineko 401/2018 berehalako judizioaren autoak. Horrenbestez, Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta erregearen izenean, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Bogdan Liviu Lungu kondenatzen dut, honen egile erantzulea den aldetik:

1) Zigor Kodearen 147.2 artikuluan jaso eta zigortutako lesio delitu arin bat egin du, eta, erantzukizun penala aldatzen duen inguruabarrik ez dagoenez, eguneko 7 euro ordaindu beharko ditu 2 hiletan zehar; gainera, Zigor Kodeko 53.1 artikuluan ezarritako erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du.

2) Zigor Kodearen 147.2 artikuluan jaso eta zigortutako lesio delitu arin bat egin du, eta, erantzukizun penala aldatzen duen inguruabarrik ez dagoenez, eguneko 7 euro ordaindu beharko ditu 2 hiletan zehar; gainera, Zigor Kodeko 53.1 artikuluan ezarritako erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du.

Bogdan Liviu Lunguk 150,75 euroko kalte-ordaina eta interesak ordainduko dizkio Luis Alfredo Romero Rodriguezi, eragin dizkion lesioak direla eta (PZLren 576. art.).

Bogdan Liviu Lunguk 60,30 euroko kalte-ordaina eta interesak ordainduko dizkio Ángel Gabriel Meléndez Borjari, eragin dizkion lesioak direla eta (PZLren 576. art.).»

Bogdan Liviu Lungu (AIZ: X8624858L) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta, bost eguneko epean.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko irailaren hiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala