Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2018ko irailaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4614

EBAZPENA, 2018ko irailaren 12koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baita erakunde honek antolatutako ikastaroen balioztapenaren berri, estatu-mailako gaitasuna duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko.

Estatu-mailako gaitasuna duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 15. artikuluan zehazten da betetzeko jardunbide horietan ezargarria den baremo orokorra nola osatzen den, prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak ere horren barruan sartzen direla.

Bestetik, bai 1994ko abuztuaren 10eko Aginduaren 1.D artikuluak, bai Herri Administrazioaren Estatuko Erakundearen (IVAP) 1994ko urriaren 26ko Erabakiak, autonomia-erkidegoekin bat eginez, Toki Administrazioko prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak onartzeko eta balioztatzeko irizpideak ezartzen dituzte.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko ekainaren 30era bitarteko epean antolatutako ikastaroak hautaketa-jardunbide horien baremo orokorrean jaso ahal izateko, erakunde horrek ikastaro horien balioztapena zehaztu zuen. Izan ere, ebazpen honen bitartez balioztapen horren berri ematen da, denak jakitun izan daitezen.

Hori guztia kontuan izanik,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2018ko urtarrilaren 1etik 2018ko ekainaren 30era bitarteko epean antolatutako ikastaroen balioztapenaren berri ematea, estatu-mailako gaitasuna duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko; balioztapen hori ebazpen honen eranskinean adierazten da. Ebazpen hauek osatzen ditu balioztapen horrek: 2018ko martxoaren 15ekoa (2018-03-21eko EHAA, 57. zk.), 2018ko urriaren 4koa (2017-10-10eko EHAA, 194. zk.), 2017ko otsailaren 16koa (2017-02-28ko EHAA, 41. zk.), 2016ko irailaren 19koa (2016-10-21eko EHAA, 200. zk.), 2016ko martxoaren 11koa (2016-03-22ko EHAA, 56. zk.), 2015eko urriaren 21ekoa (2015-10-28ko EHAA, 205. zk.), 2014ko urriaren 28koa (2014-12-11ko EHAA, 236. zk.), 2013ko irailaren 19koa (2013-10-03ko EHAA, 189. zk.), 2013ko apirilaren 25ekoa (2013-05-13ko EHAA, 90. zk.), 2013ko martxoaren 25ekoa (2013-04-19ko EHAA, 75. zk.), 2013ko martxoaren 1ekoa (2013-03-15eko EHAA, 53. zk.), 2011ko irailaren 19koa (2011-10-11ko EHAA, 194. zk.), 2011ko otsailaren 11koa (2011-03-09ko EHAA, 47. zk.), 2010eko uztailaren 8koa (2010-08-02ko EHAA, 147. zk.), 2010eko urtarrilaren 28koa (2010-02-18ko EHAA, 33. zk.), 2009ko uztailaren 10ekoa (2009-07-28ko EHAA, 143. zk.), 2009ko urtarrilaren 15ekoa (2009-02-02ko EHAA, 22. zk.), 2008ko uztailaren 15ekoa (2008-08-06ko EHAA, 148. zk.) eta 2007ko urriaren 10ekoa (2007-11-05eko EHAA, 212. zk.), zeinek indarrean jarraituko baitute.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 12a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala