Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2018ko irailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4603

EBAZPENA, 2018ko irailaren 13koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira arte plastiko eta ikusizkoak 2018. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak, eta batzorde horren osaera argitaratzen.

AURREKARIAK

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2018ko martxoaren 28ko Ebazpenak arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza birak sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du.

Agindu horren 12. artikuluak ezartzen du modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzordeak osatuko direla.

Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arte plastiko eta ikusizkoen laguntzak aztertuko dituen balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, batzordean honako kide hauek izango dira:

– Lehendakaria: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendaria.

– Idazkaria: Maite Sainz Hosteins, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko teknikari bat.

– Bokalak:

– Amalur Gaztañaga Montero anderea, edo haren ordezkoa.

– Ane Abalde Amezaga anderea, edo haren ordezkoa.

– Alexander Aguinagalde Lopez jauna, edo haren ordezkoa.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Donostia, 2018ko irailaren 13a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala