Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2018ko irailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4585

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 47/17-G-CA zehazpen-prozeduran hartu duen erabakia.

Saiatu arren, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpena Wang Xiaorong jaunari (Donostia pasealekua 90, Astigarraga, Gipuzkoa), establezimenduaren jabea denari. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, 2018ko uztailaren 16an zehapen-espediente baten ebazpena eman dela jakinarazten zaio; espedientea osasun-araudiaren arau-hauste bategatik ireki zen.

Legezko ohartarazpenak:

– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuordeari edo lurralde-ordezkariari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengo artikuluei jarraikiz.

– Ebazpenaren testu osoa Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan du eskuragarri (Antso Jakitunaren hiribidea 35, Donostia).

– Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluarekin bat.

Ediktu-jakinarazpen honek dies a quo moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2018ko irailaren 4a.

Gipuzkoako Osasun lurralde-ordezkaria,

JON ETXEBERRIA CRUZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala