Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2018ko irailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4584

EDIKTUA, 2018ko irailaren 11koa, Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira diru-laguntzen espediente batzuei buruzko agiri-errekerimenduak.

Ezinezkoa izan da aipatutako errekerimenduak banan-banan jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Honen bidez, hortaz, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie, eskatutako diru-laguntza ematea ala ez erabaki ahal izateko, haien espedientearekin lotutako zenbait agiri aurkeztu beharko dutela 10 eguneko epean iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza egoitzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bitartekoetatik edozein erabilita. Halaber, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe hori igaro eta gero ez badituzte eskatu zaizkien agiriak aurkeztu, ulertuko dela laguntza-eskaeran atzera egin dutela, edota, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa onartzen dutela.

Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazitako errekerimenduen testu osoa aipatutako helbidean.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 11.

Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria,

ERNESTO SAINZ LANCHARES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala