Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2018ko irailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4578

EBAZPENA, 2018ko irailaren 7koa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez erabakitzen baita luzatzea Toki Administrazio Publikoaren arloan energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen 2018ko ekitaldiko programara eskaerak aurkezteko epea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko apirilaren 20ko Ebazpenaren bidez, Toki Administrazio Publikoaren arloan energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen 2018ko programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu ziren (2018ko maiatzaren 2a, 83. zk.).

Bigarrena.– Diru-laguntza programaren deialdiaren 3. oinarrian ezartzen denez, diru-laguntza eskatzeko epearen hasiera eta amaiera hauexek dira: oinarriak EHAAn argitaratu eta biharamunean hasiko da eta horretarako dagoen aurrekontua bukatzean amaituko da epea. Nolanahi ere, aurrekontua bukatu ala ez, diru-laguntza eskatzeko eskaerak aurkezteko epea 2018ko irailaren 14an amaituko da.

Hirugarrena.– Diru-laguntza programa indarrean dagoenez geroztik, hasieran aurreikusitakoa baino diru-laguntza eskaera gutxiago aurkeztu dira. Beraz, Toki Administrazio Publikoaren arloan energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen 2018ko programara bideratutako aurrekontua ez da bukatu. Ondorioz, egokitzat jotzen da hasieran aurreikusitako epea, eskaerak aurkeztekoa, luzatzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikuluari jarraikiz, artikulu horren bidez baimena ematen baita ezarritako epeak luzatzeko, baldin eta haien erdiak baino luzeagoak ez badira eta hirugarrenen eskubideei kalterik eragiten ez bazaie.

Adierazitako guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Toki Administrazio Publikoaren arloan energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen 2018ko programara eskaerak aurkezteko epea 2018ko urriaren 31 arte luzatzea, edo, hala badagokio, diru-laguntza programa horretarako bideratutako aurrekontua amaitu arte.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko eskatzea.

Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.3 artikuluaren arabera, ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Bilbao, 2018ko irailaren 7a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala