Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2018ko irailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4577

EBAZPENA, 2018ko irailaren 7koa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez erabakitzen baita 2018ko ekitaldiko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak areagotzea eta diru-laguntza eskaerak aurkezteko epea berriro hastea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 5eko Ebazpenaren bidez, 2018ko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu ziren (2018ko ekainaren 26a, 120. zk.).

Bigarrena.– Diru-laguntza programa horren deialdiaren 3. oinarrian ezartzen denez, 2018ko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza-programara bideratutako diru saila seiehun mila eurokoa da (600.000), EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituarekin bat etorriz.

Aurrekoaz gain, diru-laguntza programa horren deialdiaren 3. oinarrian ezartzen denez, diru laguntza eskatzeko epearen hasiera eta amaiera hauxe da: Oinarriak EHAAn argitaratu ondorengo egunaren biharamunean hasiko da eta horretarako dagoen aurrekontua bukatzean amaituko da epea. Nolanahi ere, aurrekontua bukatu ala ez, diru laguntza eskaerak aurkezteko epea 2018ko urriaren 31n amaituko da.

Hirugarrena.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 5eko Ebazpenaren bidez (2018ko abuztuaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 149. zk.), diru-laguntzak eskatzeko epea amaitu zela jakinarazi zen jendaurrean, 2018ko uztailaren 20an bukatu baitzen 2018ko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza-programara bideratutako aurrekontua.

Laugarrena.– Diru-laguntza programa indarrean dagoenez geroztik, hasieran aurreikusitakoa baino eskaera kopuru handiagoa aurkeztu da; ondorioz, aurrekontua bukatu da, beraz, 2018ko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza-programa itxi behar izan da, deialdiaren oinarrietan aurreikusitako datan baino lehenago.

Beraz, dagoen eskari handiaren aurrean, eta EEErentzat horrelako jarduerei jarraipena ematea interes handikoa denez gero, beti ere 2030eko Euskadiko Energia Estrategian ezarritako helburuak lortu nahian, energiaren aurrezpenari eta energia berriztagarriak ustiatzeko teknologien ezarpenei dagokienez, egokitzat jotzen da honako proposamen hau egitea:

2018ko apirilaren 16ko saioan EEEren Zuzendaritza Batzordeak onartutako akordioaren arabera, programa horretara bideratutako diru-baliabideak areagotzea, hirurehun mila euroko kantitatean (300.000).

Hasieran aurreikusitako epea luzatzea eskaerak aurkezteko, 2018ko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza-programara eskaera berriak aurkezteari begira.

Adierazitakoagatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2018ko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza-programara bideratutako diru saila areagotzea, hirurehun mila (300.000) euroko kantitatean, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 5eko Ebazpenaren bidez (2018ko ekainaren 26a, 120. zk.).

Hori horrela, 2018ko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza-programara bideratutako baliabide ekonomikoak bederatziehun mila (900.000) euroko kantitatea izango da guztira.

Bigarrena.– 2018ko elektrizitatea ekoizteko energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko inbertsioen laguntza-programara eskaera berriak aurkezteko epea berriro hastea, 2018ko urriaren 31 arte, edo hala badagokio, diru laguntza-programa horretarako bideratutako aurrekontua amaitu arte.

Hirurrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko eskatzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar daiteke EEEko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2018ko irailaren 7a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala