Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2018ko irailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4576

EBAZPENA, 2018ko irailaren 7koa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez erabakitzen baita 2018ko ekitaldiko energia-zerbitzu enpresekin (ESE) sinatutako kontratuen bidez eraikinetan eta instalazioetan energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko laguntza-programa finantzatzeko baliabide ekonomikoak areagotzea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko apirilaren 20ko Ebazpenaren bidez, 2018ko energia-zerbitzu enpresekin (ESE) sinatutako kontratuen bidez eraikinetan eta instalazioetan energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko diru-laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu ziren (2018ko maiatzaren 2a, 83. zk.).

Bigarrena.– Diru-laguntza programa horren deialdiaren 3. oinarrian ezartzen denez, 2018ko energia-zerbitzu enpresekin (ESE) sinatutako kontratuen bidez eraikinetan eta instalazioetan energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko diru-laguntzen programara bideratutako diru-saila laurehun mila eurokoa da (400.000), EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Diru-laguntza programa indarrean dagoenez geroztik, hasieran aurreikusitakoa baino diru-laguntza eskaera gehiago aurkeztu dira.

Laugarrena.– Dagoen eskari handiaren aurrean eta EEErentzat horrelako jarduerei jarraipena ematea interes handikoa denez gero, betiere 2030eko Euskadiko Energia Estrategian ezarritako helburuak lortu nahian, energiaren aurrezpenari eta energia berriztagarriak ustiatzeko teknologien ezarpenei dagokienez, eta 2018ko apirilaren 16ko saioan EEEren Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakiaren arabera, egokitzat jotzen da programa horretara bideratutako diru-baliabideak areagotzea, berrehun mila euroko kantitatean (200.000).

Adierazitakoagatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2018ko energia-zerbitzu enpresekin (ESE) sinatutako kontratuen bidez eraikinetan eta instalazioetan energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko diru-laguntzen programara bideratutako diru-saila areagotzea, berrehun mila euroko (200.000) kantitatean, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko apirilaren 20ko Ebazpenaren bidez (2018ko maiatzaren 2ko EHAA, 83. zk).

Hori horrela, guztira seiehun mila eurokoak (600.000) izango dira 2018ko energia-zerbitzu enpresekin (ESE) sinatutako kontratuen bidez eraikinetan eta instalazioetan energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko diru-laguntzen programara bideratutako baliabide ekonomikoak.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko eskatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke EEEko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bilbao, 2018ko irailaren 7a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala