Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2018ko irailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
4571

AGINDUA, 2018ko irailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dira Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko eta 2018ko otsailaren 26ko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiak.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko irailaren 4ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatu ziren Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaiak, aipatutako 2017ko irailaren 4ko Aginduaren III. eranskinean zerrendatzen diren hautatutako izangaiak izan ezik; horiei onartu zitzaien 2017-2018 ikasturtean praktikaldia egiteko legezko atzerapen-egoeran egotea, eta 2018-2019 ikasturtean egin behar dituzte praktikok. Gainera, 2017-2018 ikasturtean praktikak gainditu ez dituztenek berriz egin behar dituzte, aipatutako 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren 13.4 oinarrian xedatutakoaren arabera.

Halaber, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 22ko Aginduaren bidez, 2017-2018 ikasturtean praktikaldia egiteko legezko atzerapen-egoeran egotea onartu zitzaion aipatutako hautaketa-prozeduran hautatuko izangai bati, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren aurka jarritako gorako errekurtsoa onartu baitzitzaion (ebazpen horren bidez argitara eman ziren izangai hautatuen behin betiko zerrendak). 2018-2019 ikasturtean egingo ditu praktikak izangai horrek.

Bestalde, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez (2018ko otsailaren 27ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak deitu ziren, baita aipatutako kidegoetako karrerako funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko prozedurak ere.

Aipatutako hautaketa-prozedura ebatzi ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren bidez xedatu zen argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozeduretan oposizio-lehiaketa gainditu zuten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.

Aipatutako Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren 12. oinarrian xedatutakoari jarraituz, praktiketako funtzionario izendatuko dira, praktikak egiteko betebeharretatik salbuetsita ez dauden hautatutako izangaiak, edo, salbuetsita izanik ere, praktikak egitea erabaki dutenak; kasu horretan, ez dituzte ebaluatuko.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Praktiketako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran:

1.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea 2018-2019 ikasturtean praktikak errepikatuko dituzten hautatutako izangaiak. Agindu honen I. eranskinean zerrendatzen dira.

1.2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea ikasturte akademiko batean praktikaldia egiteko legezko atzerapen-egoeran egon ziren eta 2018-2019 ikasturtean praktikak egin behar dituzten hautatutako izangaiak. Agindu honen II. eranskinean zerrendatzen dira.

Bigarrena.– Praktiketako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan:

2.1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea hautatutako izangaiak. Horiek praktikak egitera behartuta daude. Agindu honen III. eranskinean zerrendatzen dira.

2.2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzea hautatutako izangaia. Praktikak egitetik salbuetsita egon arren (gutxienez ikasturte batean lan egin duelako irakasleen kidego batean karrerako funtzionario gisa), praktikaldia egitea erabaki du (hori ez da ebaluatuko). Agindu honen IV. eranskinean zerrendatzen da.

Hirugarrena.– Salbuespenak eta atzerapenak Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan:

3.1.– Hautatutako izangaiak praktikaldia egitetik salbuetsita daudela adieraztea, aipatutako aginduaren 12.3 oinarriak adierazitako egoeran daudelako eta karrerako funtzionario izendatu arte (beraien promozioko gainontzeko hautatutako izangaiekin batera), haien jatorrizko kidegoan jarraitzea erabaki dute. Agindu honen V. eranskinean zerrendatzen dira.

3.2.– Bi kidegotan hautatutako izangaiak 2018-2019 ikasturtean praktikaldia egiteko legezko atzerapen-egoeran daudela adieraztea. Agindu honen VI. eranskinean zerrendatzen dira.

3.3.– Hautatutako izangaia 2018-2019 ikasturtean praktikaldia egiteko legezko atzerapen-egoeran dagoela adieraztea, aipatutako aginduaren 11.5 oinarrian adierazitako egoeran dagoelako. Agindu honen VII. eranskinean zerrendatzen da.

Laugarrena.– Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaiek praktikaldia egiteko aurkeztutako uko-egiteak onartzea. Horrek hautaketa-prozedurari uko egitea eta karrerako funtzionarioaren izendapena jasotzeko eskubide guztiak galtzea dakar. Agindu honen VIII. eranskinean zerrendatzen dira.

Bosgarrena.– Praktiketako funtzionario izendatzeak 2018ko irailaren 1az geroztiko ondorio ekonomiko eta administratiboak eragiten ditu, eta, horren ondorioz, praktikaldia burutzeko esleitutako lanpostuaren jabe izan beharko dira.

Karrerako funtzionario izendatzeko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte beren lanpostuan hasten ez diren hautagaiek.

Seigarrena.– Hautatuak izan diren hautaketa-prozedurako deialdian ezarritako parte hartzeko baldintza orokorrak eta berariazkoak betetzearen mende egongo dira agindu hau betez egindako izendapenak.

Praktiketako funtzionario izendatzeko hautatutako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa berrikusi ondoren, hala badagokio, agindu osagarri bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Agindu horretan, izendapenetik baztertuko dira aipatutako hautaketa-prozedura horren deialdian eskatutako baldintzak egiaztatu ez dituzten pertsonak.

Zazpigarrena.– Agindu hau betearazteko beharrezko jarraibideak eman ditzan baimena ematen zaio Langileak Kudeatzeko zuzendariari.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 5a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
IV. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
V. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
VI. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
VII. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
VIII. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala