Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2018ko irailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4529

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 18koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, agindua emateko argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus» ikasketetako ikasketa plana. Masterra unibertsitate hauen artean ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Galway Mayo Institute of Technology, do Algarve, Gent, i Bergen, Politecnica delle Marche, de Bretagne Occidentale, de París VI-Pierre et Marie Curie eta Oviedoko Unibertsitatea / Universidad de Oviedo.

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana egiaztatu du, Kalitatearen Ebaluaziorako eta Akreditaziorako Estatuko Agentziak aldeko txostena eman ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena ere badu (Hezkuntzako sailburuaren 2018ko urtarrilaren 24ko Agindua, 2018ko urtarrilaren 25eko EHAAn argitaratua), eta tituluak izaera ofiziala eskuratu zuen Ministroen Kontseiluak 2018ko apirilaren 20an hartutako erabakiaren bidez (Unibertsitateen idazkari nagusiaren 2018ko apirilaren 27ko Erabakia, 2018ko maiatzaren 10eko BOEn argitaratua).

Errektoreak, bat etorrita Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluan zehaztutakoarekin (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkera), hau

EBAZTEN DU:

Agindua ematea argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus» titulua lortzera bideratutako ikasketen ikasketa plana, erabakiaren eranskinean jasotakoa. Masterra honako unibertsitate hauen artean ematen dute: Euskal Herriko Unibertsitatea / Universidad del País Vasco, Oviedoko Unibertsitatea / Universidad de Oviedo, Galway Mayo Institute of Technology (Irlanda), Universidade do Algarve (Portugal), Universiteit Gent (Belgika), Universitetet i Bergen (Norvegia), Universitá Politecnica delle Marche (Italia), Université de Bretagne Occidentale (Frantzia) eta Université de París VI-Pierre et Marie Curie (Frantzia).

Leioa, 2018ko maiatzaren 18a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA.

Eskumenak eskuordetuta (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,

ARACELI GARÍN MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala