Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

178. zk., 2018ko irailaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4526

AGINDUA, 2018ko irailaren 4koa, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko irailaren 15eko Agindua, unibertsitate master hauen izendapenak aldatzeko: Itsas Ingeniaritzaren ordez, Itsasketa; eta, Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioaren ordez, Nautika eta Itsas Garraioa.

Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko irailaren 15eko Aginduaren bidez, baimena eman zen Euskal Herriko Unibertsitateko master irakaskuntza ofizialak ezartzeko eta kentzeko (2014ko irailaren 26ko EHAAn argitaratuta, eta, euskarazko argitalpenari dagokionez –eranskina–, 2014ko urriaren 8ko EHAAn zuzenduta); ondorioz, eranskineko zerrendako masterren unibertsitate-irakaskuntza ezartzeko baimena eman zen, besteak beste hauena:

Unibertsitate masterra: Itsasketa.

Unibertsitate masterra: Nautika eta Itsas Garraioa.

Ministro Kontseiluaren 2014ko azaroaren 14ko erabakiaren bidez (Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2014ko azaroaren 24ko Ebazpenean argitaratuta, 2014ko abenduaren 29ko BOEn), ezartzen da ofizialtasuna eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroko inskripzioa.

Gerora, Ontzigintza eta Itsasoko Ingeniarien Elkargo Ofizialak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Ministro Kontseiluak hartutako erabaki horren aurka. Auzitegi Gorenak (hirugarren sala, laugarren sekzioa) 2016ko azaroaren 11ko epaia eman eta, haren bidez, erabakia ezeztatu zuen alderdi bakar batean: tituluaren izendapenean «ingeniaritza» hitza sartzea.

Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren ebazpen baten bidez, ezeztatutzat jo zuten Ministro Kontseiluaren 2014ko azaroaren 14ko erabakia, zeinaren bidez sartu baitzen masterren izendapenetan «ingeniaritza» hitza; ebazpen horren ondorioak 2017ko urtarrilaren 12az geroztikoak dira.

Halaber, Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketetako errektoreordearen 2018ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, agindua eman zen Euskal Herriko Unibertsitateko Itsas Ingeniaritzako unibertsitate masterraren izendapena eta ikasketa-plana aldatzeko, eta unibertsitate master hori Itsasketa izendatzeko (2018ko uztailaren 3ko EHAA). Horretaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketetako errektoreordearen 2018ko apirilaren 30eko Ebazpenaren bidez, agindua eman zen Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Nautiko eta Itsas Garraioko unibertsitate masterraren izendapena eta ikasketa-plana aldatzeko, eta unibertsitate master hori Nautika eta Itsas Garraioa izendatzeko (2018ko uztailaren 3ko EHAA); ondorioz, argitara ematen dira izendapenen aldaketak.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 104.1 artikuluarekin bat, Auzitegi Gorenak emandako epaia betetzeko xedez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatzea, Auzitegi Gorenaren 2016ko azaroaren 11ko epaia betetzeko xedez (hirugarren sala, laugarren sekzioa), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko irailaren 15eko Aginduaren eranskina. Agindu horren bidez baimena eman zen Euskal Herriko Unibertsitateko master irakaskuntza ofizialak ezartzeko eta kentzeko (2014ko irailaren 26ko EHAAn argitaratuta, eta, euskarazko argitalpenari dagokionez –eranskina–, 2014ko urriaren 8ko EHAAn zuzenduta). Beraz, honela geratuko da ordezkatuta:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala