Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2018ko irailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4513

HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 125/2018 Dekretua, uztailaren 30ekoa, zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira honako dekretu honetan: 125/2018 Dekretua, uztailaren 30ekoa, zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak. Dekretu hori 2018ko abuztuaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (149. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Gaztelaniazko argitalpenean, 17. artikuluan, 2018/4044 (10/10) orrialdearen lehen lerroan,

honela zioen:

«... y demás normas aplicables, así como en la resolución de concesión, la Directora General de Osalan...».

Baina honela esan behar du:

«... y demás normas aplicables, así como en la resolución de concesión, el Director o la Directora General de Osalan...».

Gaztelaniazko argitalpenean, 18.b) artikuluaren lehen lerroan, 2018/4044 (10/10) orrialdean,

honela zioen:

«... b) Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo sin que se hubieran realizado, la a General de Osalan ...».

Baina honela esan behar du:

«... b) Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo sin que se hubieran realizado, la Directora o Director General de Osalan ...».

Euskarazko argitalpenean, 2018/4044 (10/10) orrialdean, xedapen iragankorraren 4. lerroan,

honela zioen:

«... ez dituzte aurkeztu beharrik izango dekretu honen 6. artikuluak zehazten dituen agiriak».

Baina honela esan behar du:

«... ez dituzte aurkeztu beharrik izango dekretu honen 7. artikuluak zehazten dituen agiriak».


Azterketa dokumentala