Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2018ko irailaren 13a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4509

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2018ko uztailaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita 2018-2019ko ikasturterako zehaztu beharreko unitateak xedatzea irakaskuntza hauetarako: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 26ko Aginduaren eranskinean (Agindu horren bidez ebazten da 2018-2019ko ikasturterako zehaztu beharreko unitateak xedatzea irakaskuntza hauetarako: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak. Agindua 2018ko irailaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (169. zk.). Horrenbestez, hutsak zuzentzen dira.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala