Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2018ko irailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4496

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2018ko ekainaren 19ko Ebazpena, 18.0029.20.02.01.02 (Espedientea: 153/39539/17) errekurtsoari dagokiona.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen baten bidez amaiera eman zaio adierazitako errekurtsoari; ebazpen horretan erabaki da Capilla Cañamero, Antonio enpresak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezestea eta, horrenbestez, baietsi egiten da Lan eta Justizia Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2018ko apirilaren 10eko Ebazpena, 153/39539/17 zehapen-espedientekoa, zeinaren bidez Capilla Cañamero, Antonio enpresari 6.000 euroko zehapena ezarri baitzitzaion, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 12.16.b) artikuluaren gaineko arau-hauste astun bat egiteagatik, eta erantzukizun solidarioa ezarri baitzitzaion Sector Vertical SL enpresari.

Enpresari ohartarazten zaio ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta haren aurka egin dezakeela dagokion lan-arloko epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horretaz gain, jakinarazten zaio ezen, ebazpenaren aurka egin zein ez, zehapena ordaindu beharko duela Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2018-10-31 da; eta, ordainketa egiteko, datu hauek behar dira:

● Diru-bilketako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

● Erakunde igorlea: 04833001-522.

● Erreferentzia: 2017015300523.

● Identifikazioa: 311018.

● Zenbatekoa: 6.000,00 euro.

Hala egin ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 3a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala