Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2018ko irailaren 12a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4490

87/2018 EBAZPENA, irailaren 6koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, izenpetzeko hitzarmen-eredua argitaratzea xedatzen duena.

2018ko apirilaren 24n egindako bilkuran, Gobernu Kontseiluak onartu zuen 2018an Gazte-auzolandegietako programa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin izenpetu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua, eta, beharrezko zabalkundea emateko xedez, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2018an Gazte Auzolandegietako programa garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin izenpetu beharreko lankidetza-hitzarmenaren ereduaren testua. I. eranskinean dago jasota.

2. artikulua.– Hitzarmena izenpetu duten udalen zerrenda argitaratzea. II. eranskinean dago.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 6koa.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 6KOKO 87/2018 EBAZPENARENA
2018AN GAZTE-AUZOLANDEGIETAKO PROGRAMA GARATZEKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UDALEKIN IZENPETU BEHARREKO LANKIDETZA-HITZARMENAREN EREDUA.
2018KO AUZOLANDEGIAK PROGRAMA GARATZEKO EUSKAL ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA .......................................(TOKIKO ADMINISTRAZIOAREN IZENA JARTZEKO HUTSUNEA) ARTEKO ELKARLAN HITZARMENA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ................aren ......an.

BILDURIK:

Batetik, Beatriz Artolazabal Albeniz, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua.

Bestetik,...................................jaun/andrea, .........................................Udaleko alkatea.

PARTE HARTU DUTE:

Lehenak, Euskal Administrazio Orokorraren izenean eta haren ordezkari gisa, Gobernu Batzordeak 2018ko apirilaren 24an hartutako Erabakiaz ematen zaizkion ahalmenak erabiliz.

Bigarrenak, ..............................ko Udalaren izenean eta haren ordezkari gisa, .................ko ..................aren ..........an Udal Bileran hartutako erabakiak ematen dizkion ahalmenak erabiliz.

AZALDU DUTE:

Gobernuari buruzko Legeak (7/1981, ekainaren 30ekoa), Lehendakariari ematen diola sailak sortzeko eta ezabatzeko ahalmena, bai eta sailen izenak finkatzeko eta haien eskumenak banatzeko ahalmena ere. Ahalmen horiez baliatuz, Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretua onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

Azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 8. artikuluaren arabera Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak dauka Gazteriaren arloko eskumena.

Euskal Administrazio Orokorreko Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzak 2018ko udan Auzolandegiak programa aurrera eramateko asmoa duela 18 eta 26 urte bitarteko gazteentzat eta, auzolandegi bakoitzean, gehienez 20 plaza izango direla.

Zuzendaritza honek, aipatutako egitaraua burutu ahal izateko, komenigarria deritzola tokian tokiko udalekin lankidetza hitzarmenak izenpetzeari, programaren jarduerak aurrera ateratzeko bitarteko eta giza-baliabideei dagokionez bi administrazioetako bakoitzak hartzen duen ardura zehazteko.

Era berean, .............................ko Udalak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean esleituta dituen eskumenak erabiliz, auzolandegietara bideratuko diren jarduera zehatzei dagokienez, alegia, ingurumena berreskuratzeari, ondarea berreskuratzeari, adinekoen gizarte-dinamizazioari eta abarri dagokienez dituen eskumenak erabiliz, egoki deritzo programa hau aurrera ateratzeko bere lankidetza emateari. Aipatutako eskumenak honako artikuluetan jasota daude, hurrenez hurren:, 17.36 (Gazteria-politikak planifikatzea, antolatzea eta kudeatzea); 17.8 (Ingurumenaren babesa eta garapen jasangarria modu osagarrian antolatzea, sustatzea, kudeatzea eta defendatzea, hiriguneetan kutsadura akustikoa, argiaren kutsadura eta airearen kutsaduraren aurkako babesa barne hartuta); 17.13 (Gizarte-zerbitzuak antolatzea, planifikatzea eta kudeatzea); 17.21 (Udal-ondare historikoa babestea, kudeatzea eta kontserbatzea, eta babes-plan bereziak eta katalogoak egitea eta onartzea).

Eta, azaldutakoa ikusirik, bi alderdiek Elkarlan Hitzarmena sinatzea erabaki dutela, ondorengo hauek izanik errespetatu beharreko,

OINARRI-ARAUAK:

Lehenengoa.– ........................ko Udalerrian kokaturik egon eta .............................ekintza garatuko duen auzolandegiko jarduerak burutzeko lankidetza zerbitzuak eskainiz, gazteentzako auzolandegietarako 2018ko programa burutzeko bi Administrazioen artean elkarlanerako abiaburuak zehaztea da hitzarmen honen xedea:

Auzolandegi horretara, ondoan aipatzen den parte hartzaile kopurua bertaratuko da jarritako denboratarte horretan:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, ondoren adierazten diren zerbitzuak hartuko ditu bere gain aipaturiko auzolandegian:

– Jardueraren antolaketa orokorra.

– Auzolandegiko jardueren sustapena, parte hartzaileen inskripzioa eta tramitazioa.

– Jardueraren ardura izango duen langileria.

– Janaria edo horren kostuak.

– Parte-hartzaile, instalazio eta bitartekoen aseguruak (istripu eta erantzukizun zibila asegurua).

– Instalazioak atontzeko materialak (literak, mahaiak, sukaldeko tresneria eta abar).

Hirugarrena.– ...................................ko Udalak ondoren zehazten diren zerbitzuak eskainiko ditu, auzolandegiaren jarduerak burutzen laguntzeko:

– Auzolandegian lan egin ahal izateko materialak, baita lan egiteko tokia (lur-saila, edo berreskuratu beharreko ondarea...) eta instalazioak gazte parte-hartzaileen premietara egokitzeko behar diren baliabideak ere.

– Auzolandegian egin beharreko lana martxan jarri eta zuzentzeko behar diren pertsonak, betiere antolatzaileen jarraibideak errespetatuz arituko direnak.

– Parte-hartzaileei ostatu emateko instalazioak edo lur-sailak, beti ere higiene-, osasun- eta segurtasun-baldintzak betetzen dituztenak, eta auzolandegian egingo diren jarduerei egokitutakoak.

– Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean egin beharreko jarduera soziokultural edo aisialdikoen jardunaldi bat, gutxienez, ziurtatzen duten elementu material eta pertsonalak.

– Garraioa lo egiteko lekutik lan egiteko tokiraino, urrun badago bata bestetik.

– Behar diren segurtasun-neurriak, parte-hartzaileek beren osasuna arriskuan jarri gabe lan egin dezaten.

– Ostatu hartzeko erabiliko diren instalazioak garbitzeko beharrezkoak diren materialak.

– Auzolandegia hasi aurretik, Udalak udalerriak eta inguruek eskaintzen dituzten kultur baliabideak eta aukerak erakutsiko dizkio auzolandegiaren zuzendaritzaz eta animazioaz arduratuko den taldeari.

– Udaleko kirol-instalazioetara sartzeko trabarik ez jartzea auzolandegiko parte-hartzaileei.

– Auzolandegiko parte-hartzaileei hasierako harrera eta bukaerako agurra egitea.

– Auzolandegia bukatutakoan, bertan egindako lanen memoria aurkeztuko du, argazki eta guzti.

– Udalak Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzaren lankidetzarekin antolatutako auzolandegiaren berri zabaltzeko komunikazio-ekitaldirik egiteko asmorik izanez gero, Gazteria Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio deialdia egin aurretik eta, beti ere, ekitaldia bera gauzatu aurretik.

– Udalak indarrean dagoen datu pertsonalen babesari eta tratamenduari buruzko legeria bete beharko du.

– Bestelako eskaintzak: orain arte esandakoaz gainera, Udalak bere iritziz egoki izan litezkeen beste laguntza batzuk ere eman ahal izango ditu, beti ere, Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzako antolatzaile eta arduradunen baimenaz.

Laugarrena.– Hitzarmen honen indarraldia jarduera amaitu eta hiru hilera amaituko da.

Bosgarrena.– Indarraldiaz gain, honako hauek izango dira Hitzarmena iraungitzeko arrazoiak:

– Bi aldeek hitzarmena iraungitzea adostea.

– Aldeetako edozeinek bere betebeharrak ez betetzea.

– Indarrean dagoen legerian ezarritako arrazoi orokorrengatik.

Seigarrena.– Indarraldia ez bestelako arrazoi bat dela-eta hitzarmena iraungitzen bada, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak jarduera bertan behera uztea komeni den erabakiko du, hala badagokio.

Zazpigarrena.– Koordinazioa errazteko eta hitzarmen honen funtzionamendua artikulatzeko, jarraipen-batzorde bat sortuko da, paritarioa, eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariak eta udalerriko alkateak osatuko dute, bai eta dagozkien erakundeetako teknikariek ere, eta horiek arduratuko dira azal litezkeen interpretazio- eta betetze-arazoak ebazteaz. Ildo horretan, bi alderdiek elkarri aitortzen diote batzarrak eta informazio-trukea eskatzeko gaitasuna, hitzarmen honek arautzen dituen egitekoak gauzatu ahal izateko.

Eta, ados daudela erakusteko, honako hitzarmen honen moduko bi ale izenpetu dituzte, izenburuan adierazitako leku eta egun berberetan,

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren izenean,

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Udalaren izenean,

Alkatea,

...........................................

II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN IRAILAREN 6KOKO 87/2018 EBAZPENARENA
HITZARMENA IZENPETU DUTEN UDALEN ZERRENDA

Agurain

Bergara

Elgoibar

Lekeitio

Lemoa

Arraia-Maeztu

Tolosa

Zamudio


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana