Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2018ko irailaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4463

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 28koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako dekretu-proiektu hau: dekretu-proiektu honen bidez, araubide juridiko bat ezartzen da, arku elektrikoko labeetako altzairugintzako zepa beltzak balorizatzeko jardueretarako eta ondoren siderurgiarako agregakin gisa erabiltzeko.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko abuztuaren 27ko Aginduaren bidez, aurretiaz onartu da dekretu-proiektu hau: dekretu-proiektu honen bidez, araubide juridiko bat ezartzen da, arku elektrikoko labeetako altzairugintzako zepa beltzak balorizatzeko jardueretarako eta ondoren siderurgiarako agregakin gisa erabiltzeko.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapenek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Ildo horretan, dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera emateko aginduaren bidez erabaki zen bidezkoa zela informazio publikoko izapide bat irekitzea, izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta partaidetzarik handiena izan dezaten.

Azaldutakoa dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan aurrez ikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea dekretu-proiektu hau, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita: dekretu-proiektu honen bidez, araubide juridiko bat ezartzen da, arku elektrikoko labeetako altzairugintzako zepa beltzak balorizatzeko jardueretarako eta ondoren siderurgiarako agregakin gisa erabiltzeko.

Bigarrena.– Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko helburuarekin, dekretu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (www.euskadi.eus) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren web-orrian (www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 28a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

IVAN PEDREIRA LANCHAS.


Azterketa dokumentala