Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2018ko abuztuaren 31, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4389

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 3koa, Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiarena EAEko jarduera ekonomikoko guneetako, enpresa-parkeetako eta industrialdeetako Renove programa–Energia-efizientzian eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak sustatzeari begirako diru-laguntzen programaren oinarri arautzaileak eta deialdia onartu eta argitaratzen dituena.

EEE Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan (EAE).

Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030eko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2030) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza-programa abian jartzen dituela, energia-efizientzia sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

«EAEko jarduera ekonomikoko guneetako, enpresa-parkeetako eta industrialdeetako Renove programa» deitutakoa ezartzen duen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko abuztuaren 1eko aginduaren babesean egiten da laguntza-programa honetarako deialdia.

Horrenbestez, EAEko jarduera ekonomikoko guneetan, enpresa-parkeetan eta industrialdeetan energia-efizientzia eta energia berriztagarriak sustatzeko jardun eta inbertsioak babesteko lehentasunezko helburuarekin diseinatu da laguntzen programa hau.

Adierazitako guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEEren zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, martxoaren 5eko lehengo 64/1985 Dekretua bigarrengoz aldatzen duena, EAEko jarduera ekonomikoko guneetan, enpresa-parkeetan eta industrialdeetan 2018ko Renove programa–Energia-efizientzian eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzea eta deialdia egitea. Programaren edukia Ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, EAEko jarduera ekonomikoko guneetako, enpresa-parkeetako eta industrialdeetako 2018ko Renove programa–Energia-efizientzian eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak sustatzeko laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzen dituen ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bilbao, 2018ko abuztuaren 3a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala